GUREAN GAUR

45 urte bete dira BVE taldeak Naparra desagerrarazi zuela

Joxe Miguel Etxeberria Naparra 1980eko ekainaren 11n bahitu eta desagerrarazi zuen, betiko, Batallon Vasco Español eskuin muturreko talde paramilitarrak. Naparraren eta haren familiaren istorioa bi filmen bidez kontatu dute Iñaki Alforjak eta Iban Toledok: 'Bolante baten istorioa' film luzea eta '16.060 egun' film laburra. Azken hau irekian emango dute, mundu guztiak ikusteko modua izan dezan. Film laburrak Mont-de-Marsanen (Okzitania) iazko apirilean egindako indusketa lanen berri ematen du. Dokumentalak lau egunez jarraitzen dioNaparraren anai Eneko Etxeberriari, eta urte guztiotako bilaketaren zama kontatzen du haren testigantzaren bidez. 

Igandean, omenaldia egingo dute Lizartzan, haren omenezko monolitoaren aurrean.