GUREAN GAUR

Kattina, EHZ jaialdia: “EHZ ez da kontsumitzen den festibala, bizitzen dena baizik”

EHZ jaialdiak aurten bere 29. edizioa ospatuko du ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen. Jaialdia era kolektiboan antolatzen da, eta musika baino askoz gehiago eskaintzen du. Tailerrak, hitzaldiak, zirkoa, antzerkia eta haur guneak programazioaren parte dira. Kattinak eta Maixak jaialdiaren nondik norakoak kontatu dizkigute.