Donostiako San Telmo Museoak 'Lorategi bat soinean' erakusketa inauguratu du, Madrilgo Museo del Trajerekin batera, Gema Batanerok komisariatua. Erakusketak Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzaren arloan sortu ziren lore motiboen bilakaera aztertzen du. XVIII. mendeko 148 pieza bildu dituzte. Irailaren 28ra arte izango da ikusgai.