Txapelketa binakako eta lau t’erdiko modalitateetan jokatuko da, sistema mistoarekin. Partidak Nafarroako hainbat herritan izango dira, eta finalak Iruñeko Labriten jokatuko dira: lau t’erdikoa uztailaren 5ean eta binakakoa uztailaren 11n. Txapelketak izaera solidarioa izango du eta sarreren dirua ADACEN-era bideratuko da.