GUREAN GAUR

Nerea Kortajarena: "Herri honetako hizkuntza politika epaitegietatik gauzatzen ari dira"

Nerea Kortajarena EH Bilduko Programa idazkaria eta Gasteizko legebiltzarreko bozeramailea izan da Aktualitate Solasaldian. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan eragina duten hainbat gairi buruz aritu da hizketan, etxebizitza, migrazioa edota euskara, kasu.

Azken puntu horri dagokionez, pasa den astean koalizio subiranistak legebiltzarrean aurkezturiko Enplegu Legearen erreformaren proposamena defendatu du Kortajarenak. Euskararen "kontra bizitzen ari garen oldarraldiari" nolabaiteko "horma" ipintzen dion marko juridiko litzatekeela argudiatu du, funtzio publikoan dabilen langile orori euskaraz zein gaztelaniaz mintzaqtzeko gaitasuna eskatuko bailioke. "Herri honetako hizkuntza politika epaitegietatik gauzatzeko asmoa izaten ari direla" deitoratu du EH Bilduko Programa idazkariak eta "oldarraldi honi planto" egiteko "aterpe juridiko hori ondo definitzeko" beharra azpimarratu du.