GEURETIK SORTUAK

Goiz Eder Iturain: “Geuretik Sortuak sortzeko eta ezagutzeko erronka eta aukera bat da”

Goiz Eder Iturain idazle eta antzerkigile zumaiarrak aurten bere lehenbiziko urtea du Geuretik Sortuak-eko egitasmoan. Bortzirietako Etxalar, Arantzan, Lesakan eta Beran 21 eguneko egonaldia egin du. Bertan, eraikin ezberdinetatik abiatuta herritarren istorio ezberdinak bilduko ditu bere literatura lanean.