GUREAN GAUR

Mitxel Lakuntza: “Edozeinek ulertu dezake herri honetan 1.180 eurorekin ezin dela bizi”

Ekainaren hasieran berretsi du ELAk Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusi gisa eta, horren ostean, Aktualitate Solasaldian izan da azken garaietako hainbat lan gatazkari, industriaren egoerari, lan istripuei edo gutxieneko soldata propioari buruz hitz egiteko, besteak beste.

Azken gai honi dagokionez, Lakuntzak "Espainiatik inposatzen zaigun gutxieneko soldata hori", 1.180 eurotan ezarrita dagoena, "herri honetan" bizitzeko nahikoa ez dela azpimarratu du eta Gasteizko legebiltzarrak Madrilgo kongresuari gutxieneko soldata bertan erabakitzeko "ahalmen eta eskumena" eskatu beharko liokeela. Bestalde Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronala den Confebaskek "benetako negoziazioa mahai gainean jartzen denean, benetako aukera dagoenean langileon lan baldintzak hobetzeko, ihes egiten duela" deitoratu du.