Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezpera baliatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egiteko. Horren helburua, Eusko Legebiltzarrari eskaera publiko bat egitea izan da. Zehazki, EAEko 12/2016 Legea berriro ireki dadin beharrezko ekimen eta akordio politikoak gara ditzala eskatu diote. Lege horrek, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematen die.
Euskal Herriko Torturatuen Sareko bozeramaile den Amaia Urizar de Pazek azaldu duenez, polizia gorputzek, euskal gatazkaren testuinguruan EAEn 4.000 kasutik gora eta Nafarroan 1000 kasutik gora zenbatu ditu Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako ikerketa batek.
Ekainaren 26an, Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunean, Eusko Legebiltzarrari konpromiso irmoak hartzeko dei egin nahi diote, egia, justizia eta erreparazioaren bidean aurrerapausoak emateko. Halaber, Eusko Legebiltzarrari eta Nafarroako Parlamentuari ekainak 26a Euskal Herriko torturatuak babesteko eguna bilakatzeko eskatu diete, adierazi dutenez, gaur egun torturak Euskal Herrian duen tamaina, dentsitatea eta intentsitatea ez baitira bere osotasunean ezagutzen.