2008ko Sanferminetan Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage erail zuen. Ordutik, urtero, Sanferminen bezperetan, omenaldia egiten diote. Asun Casasola, Nagoreren ama, protagonista izan da eta musika, lore-eskaintza eta testuen irakurketa egon da. Taldeko politikoek ere parte hartu dute.