Pop rock estiloa jorratzen duen musika taldea da SUA. “Gorde genituen beldurrak” diska kaleratu zutenetik hiru urte igaro direnean, diska berri batean murgildu da taldea. Kaleratu dute lehen aurrerapen kanta: Sutea. Diska berriaz hitz egiteko, Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian izan da Ane Barrenetxea SUA taldeko abeslaria.