GUREAN GAUR

Mattin Jauregi: "Erlea erlezainari esker bizi da gaur egun”

Erleek munduan eta gizartean izugarrizko garrantzia dute. Kulturan, gastronomian, paisaian, kosmetikan edota osasungintzan topa daiteke erlezaintza. Gaur egun, ordea, erleek bizirauteko zenbait arazo dituzte. Hori hala, erlezainak beharrezkoak dira. Baina geroz eta erlezaintza proiektu gutxiago daude, nahiz eta horiek erlauntza gehiago izan. Mattin Jauregi Balerdipeko Erleak proiektuko erlezainarekin batu gara erleen munduaz gehiago jakiteko.