100 egun egin dituzte greban Gasteizko Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako lorezainek. Lan baldintzak hobetzeko eta hitzarmen propioa eskatzeko ekin zioten grebari martxoaren 26an, hala ere, oraindik ez dute akordiorik lortu eta greban jarraitzen dute. Pasa den ostiralean mobilizazio eta jaialdia egin zuten lanuztearen 100 eguna salatzeko, eta batez ere, euren aldarrikapenak zeintzuk diren argi uzteko.
Arabako hiriburuan nabaria izaten ari da lorezainen greba, izan ere, parke eta lorategiak kontrol gabe hazi dira. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Udalak eskatuta, ezohiko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, adierazi dutenez, horrela, gizartearentzako ezinbesteko zerbitzuak bermatuko dira. Hori dela eta, plantillaren %50 inguru lanera bueltatu behar izan da.
Langileak gutxieneko zerbitzuen aurka aurkeztu dira, ohartarazi dute, euren jarduera ez dela funtsezkoa, ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla eta negoziazio kolektiboan aurrerapausoak izan arte greban jarraituko dutela iragarri dute. Dagoneko lau bilera izan dituzte Enviser enpresak azpikontratatutako lorezainek Precon. Azkena, aurreko asteko asteazkenean izan zen, horretan, aurrekoetan bezala, ez zen emaitzarik lortu.