Espainiako Auzitegi Gorenak euskara lehenesten zuten EAEko udal legearen hainbat artikulu baliogabetu ditu, Vox alderdiaren helegite baten ondorioz. Erabaki honek atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzaren 2023ko dekretu bateko hainbat neurri, tokiko erakundeetan hizkuntza irizpideen bidez lanpostuak esleitzea arautzen zutenak. 179/2023 dekretua du jomugan.
Euskara lehenesten bada koofizialtasuna "urratzen" dela ebatzi dute sententzian. Gorenaren epaiaren arabera, herrialde batean hizkuntza koofizialak daudenean batek ezin du «lehentasunik» izan bestearen gainean. Horiek horrela, hizkuntzen arteko "desorekak" eragotzi egin behar dira. Euskara lehenesten duten lege irizpideak ezin direla ezarri esan nahi du, eta horregatik direla baztergarriak udal legea eta hura hizkuntzaren arloan aplikatzeko dekretua. Era berean, sententziaren arabera, herritarrek udal erakundeekin duten harremanetan hizkuntza hautatzeko duten eskubidea ezin da inoiz auzitan jarri.