GUREAN GAUR

GKSren kanpaldiaren aurka oldartu da polizia Gasteizen

Gasteizko jaietan txosnak jartzen ez dietela uzten salatzeko kanpaldia egin dute hainbat gaztek asteazken arratsaldean Andra Maria Zuriaren plazan. Gazte Koordinadora Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak egin dute deialdia, helburu argi batekin, Gasteizko Txosnen Batzordeak beto politikoa ezarri dietela jakinaraztea.

Hala ere, ertzainak eta udaltzainak plazan agertu dira eta hura hustu dute, GKSren hitzetan, kolpeka hustu dute eta hamar gazte identifikatu eta lau atxilotu dituzte. Dagoeneko, atxilotuak askatu dituzte.

Azaldu dutenez, ertzaintzek borrak erabili dituzte plaza husteko eta kaleko jantzitako poliziek ere parte hartu dute oldartze horretan. Gainera, plazan ibili diren gazteen atzetik korrika ibili direla adierazi dute eta inguruan zebiltzan herritarrei ere eraso egin dietela.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kanpaldia egiteko baimenik ez zutela jakinarazi du, eta plazan omen zeuden objektuak jaurti dizkietela poliziei, beraz, euren ustez, horregatik hasi dira istiluak.

Poliziak erabilitako bortizkeria salatzeko elkarretaratzea deitu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ostegun arratsaldean, Errepresio polizialari ez! Protesta eskubidea bermatu lelopean.