Gazarako Mugimendu Globala erakundeak Global Sumud Flotilla izeneko ekimen berria aurkeztu du.
Horretan dozenaka itsasontzik ur internazionaletan nabigatuko dute eta 44 herrialde baino gehiagotan
manifestazio jendetsuak egingo dituzte Gazako setioa hausteko helburuarekin.
Elkarteak berak azaldu duenez, abuztuaren 31n Global Sumud Flotilla Bartzelonatik itsasoratuko da
euskal ordezkaritzaren parte hartzearekin. Hauei beste portu batzuetako dozenaka itsasontzi batuko
zaizkie. Aditzera eman dutenez ekimenak helburu argi bat du, Gazara iritsi aurretik setioa hautsi eta
itsas korridore bat ireki.
Erakundeko kideek azaldu dute Gaza legez kanpoko setiopean egon dela 18 urtez eta nazioarteko
zuzenbideak askotan dokumentatu eta gaitzetsi duela gaineratu dute. Ildo horretan, nazioarteko
erakunde eta gobernuen pasibotasuna kritikatu dute, esanez, neurri epelak hartzen dituztela irudi
genozida zuritzeko eta Israelekin dituzten truke eta arma-kontratuak ez dituztela apurtzen jakinarazi
dute.
Ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan gogora ekarri dute aurreko ekainean antolatu zuten
mobilizazio masiboa, Gazarako martxa, non Euskal Herritik setioa hautsi nahian ibili ziren, lurretik,
airetik zein itsasotik.