GUREAN GAUR

‘Genozidiorik gabeko kirola’ kanpainarekin bat egin dute Yala Nafarroak eta BDZ-k

Espainiako Itzulia Nafarroatik igarotzeko bezperan, Israeli Boikota Kirol Plataformak, Yala Nafarroa Palestinarekin eta BDZrekin batera, ‘Genozidiorik gabeko kirola’ nazioarteko kanpainarekin bat egin dute. Kanpainak Israel Premier Tech taldeak Espainiako Itzulian parte hartu izana salatu nahi du.