Nafarroako Arartekoak Hezkuntza Departamentuari eskatu dio D-PAI ereduko ikasleek aukera dezatela zientzietako irakasgaia euskaraz edo ingelesez egitea. Gomendio hau Tafalla, Sarriguren, Iruñea eta Olibako zentro publikoetako familiek egindako kexei erantzuten die.