Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du asteazken honetan Foru Erregimenaren batzorde parlamentarioan. Bere hitzaldian, alde batetik, Nafarroan tortura eta tratu txar polizialak luze eta zabal erabili zirela aitortu du. Bestetik, UPNko Javier Esparzaren komentarioen kutsu matxista kritikatu du.