GUREAN GAUR

'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa' zinema-aretoetan ikusgai irailaren 12tik aurrera

'Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa' filma irailaren 12tik aurrera egongo da ikusgai Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako areto desberdinetan. Adin guztientzat zuzendutako film Norvegiar hau euskarara bikoiztuta ikusteko aukera izango dugu Zinema Euskaraz programari esker.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako ekimen honek euskal herritarrei euskaraz bikoiztutako filmak eskaintzen dizkie, zinemagintzan euskararen hedapena sustatzeko helburuarekin.