GUREAN GAUR

Espainiako Gobernuak legez kanpoko 702 etxebizitza turistiko atzeman ditu Hego Euskal Herrian

 

Espainiako Etxebizitza Ministerioak legez kanpoko 702 etxebizitza turistiko identifikatu ditu Hego Euskal Herrian. Horietatik, 19 Araban daude, 279 Bizkaian, 173 Gipuzkoan eta 230 Nafarroan.

Etxebizitza horiek nahitaezko erregistroan inskribatzeko eskatu zuen Gobernuak, baina ez zuten baimenik lortu, ez zituztelako legezko baldintzak betetzen.