GUREAN GAUR

OANAk baliogabetzat jo du Belateko tunelen esleipena, baina Nafarroako Gobernuak ukatu egin du

Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoak (OANA) baliogabetzat jo du Belateko tunelak bikoizteko obren esleipena. 60 milioi eurotik gorako balioa du eta Servinabar enpresak parte hartzen duen aldi baterako enpresa-elkarteari eman zitzaion obra horiek gauzatzeko baimena. 'Koldo auzian' nahastuta daude Santos Cerdan eta Antxon Alonsorekin lotutako enpresa da.

Nafarroako Gobernuak, ordea, ustelkeria errefusatu du. Oscar Chivite kontseilariak azpimarratu du irregulartasun administratiboak direla, ez ilegaltasunak, ezta altxor publikoari egindako kalteak ere.