GUREAN GAUR

Aroztegiko zazpi auziperatuak talde kriminal izatearen akusaziotik absolbitu dituzte

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiaren arabera, Aroztegiko zazpi auzipetuek ez dute kartzela zigorrik beteko, baina isunak ordaindu beharko dituzte. Protestetan parte hartzeagatik, 5.800 eta 9.900 euro arteko zigorrak ezarri dizkiete eta obren arduradun ziren bi enpresei kalte-ordainak eman beharko dizkiete.

Epaileek ondorioztatu dute auzipetuek langileen lana oztopatu eta derrigortze delitua egin zutela, baina ez dagoela frogarik talde kriminala zirela ondorioztatzeko.

2021eko apirilean izan ziren protestak Lekarozen, Baztanen, Palacio de Arozteguia SM enpresaren makroproiektu urbanistikoaren aurka.