Asisko Urmeneta irudigilea eta 'Sorgina, banaiz' dokumentalaren egilea izan da Gurean Gaur saioan. Urmenetaren esanetan, Ameriketara, Frantziara zein Ingalaterrara joan behar izan dute informazio bila, Euskal Herrian ez delako "argi" kontatzen zer izan zen prozesu historiko hori. Hain justu, nabarmendu du bidaia horretan konturatu direla Euskal Herrian hedatuta dagoen sorginaren irudia "interesatua" dela, "garai historiko jakin batean asmatua", eta hori dela erreproduzitzen dena gaur egun.
Zentzu horretan, adierazi du beraiek ez dutela jarri "fokua" arbasoengan, baizik eta "borreroengan": "Nor ziren, zein interes zuten jazarpen horretan eta zein ondorio eta zein onura atera zituzten horretatik". Izan ere, Urmenetak nabarmendu du sorgin-ehiza jazarpen sozial eta politikorako erraminta izan zela.
Ataungo Mitoaldia jaialdian, eta Hamaikan, Kanalduden eta Xaloa TBn estreinatu ondoren, herriz herri proiekzioak antolatzea da eglleen asmoa, "eztabaida pizteko".