Gizarteko 113 eragilek bat egin dute Donostian, Batuz Aldatu akordioaren Talde Eragileak euskararen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako duen proposamenaren aurkezpen ekitaldian. Euskarari etorkizuna bermatzeko hizkuntza-politiketan egin behar den jauziaren oinarrien berri eman dute: euskararen ezagutza orokortzea, normal erabiltzeko baldintzak sortzea eta estatus-aitortzan aurreraurratsak egitea.