GUREAN GAUR

Aitor Bizkarrak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen saioa

Aitor Bizkarra izan da lehenengo saioko garailea Urdulizen, 518,5 punturekin eta zuzenean sailkatu da Zeanuriko finalaurrekora, urriaren 26an ospatuko dena. Hurrengo saioa urriaren 4an Lekeition izango da, beste sei bertsolarirekin lehian.