Burlatan ostegun goizerako emakume baten eta haren seme-alaba adingabeen aurka ezarrita zegoen etxegabetzea gauzatu da.
Espainiako Polizia modu bortitzean eta kolpeka goizeko 7ak aldera bertaratu da eta jendea portaletik kanporatu du. Segituan kalea moztu dute eta hainbat zauritu utzi ditu.
Arratsalderako elkarretaratzea deitu dute, presioa egiteko eta familiarentzat alternatiba duin bat lortzeko.
