Israelek eta Hamasek bake akordioaren lehen fasea sinatu dutela jakinarazi du Donald Trump Amerikako Estatu Batuetako presidenteak sare sozialetan. Bi aldeek eta nazioarteko bitartekariek ere berretsi dute akordioa, eta Netanyahuk egun handitzat jo du gaurkoa.