Araban martxan dauden makroproiektuen aurkako protesta egin dute Gasteizen

Talde ugarik “Araba ez dagoela salgai” aldarrikatu dute larunbat honetan Gasteizen egindako elkarretaratzean. Ohartarazi dute herrialdean dauden makroproiektuak ez direla herritarren mesederako, eta “deskarbonizazio eta burujabetza energetiko diskurtsoekin konbentzitu nahi dituztela, baina hitz horien atzean multinazionalak, negozio pribatuak eta poltsikoak ate birakariz bete nahi dituzten politikariak” baino ez daudela.