Billabesetako langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute azkenean, Moventis TCC enpresak eta UGT eta CCOO sindikatuek hitzartutako eskaintzari uko egin ostean.
Joan den astean egin zen erreferenduma, mobilizazioekin jarraitzeko ala ez erabakitzeko. Sei botoren aldea egon zen, 228 boto mobilizazioei eustearen alde agertu ziren eta 222 boto akordioa onartzearen alde