Genozidioaren erantzuleak epaituak izan daitezela eskatu dute, Israelekin erakunde eta enpresek dituzten harremanak eten ditzatela eta su-etena benetan gauza dadin. Donostian zutabeak antolatu dituzte Amara Plazatik, Saguestik eta Antiguoko tuneletik abiatuta, manifestazioaren hasierako puntuan elkartu direnak. Bulebarrean 12:30etan ekin diote manifestazio jendetsuari. Bukatzean, sindikatu ordezkariek protesta eskakizunak adierazi dituzte, eta Palestinako komunitateko ordezkari bat ere izan da. Talde palestinarraren musikarekin amaitu dute.