Atarrabia euskararen bihotza bihurtu da igande honetan Paz de Ziganda Ikastolak antolatutako Nafarroa Oinez 2025 jaiarekin. Ikastolak aurten 60 urte bete ditu eta gainera, hirugarren aldia du jaialdi hau antolatzen. ‘Buruz, bihotzez, oinez’ lelopean, milaka lagunek kaleak jai, aldarrikapen eta familia giroan bete zituzten.