Lan Autodefentsarako Sareak The Champions Burger gastronomia ekitaldi ibiltariaren lan baldintzak prekarioak salatu ditu. Asteazken honetatik azaroaren 2ra bitartean Iruñeko Arrotxapea auzoko Runa parkean izango da ekitaldia.
Egoera horri erantzunez, GKSk eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistak asteazken honetan zazpietan, Arrotxapeako batzar batean parte hartzera deitu dituzte herritarrak eta langileak.