Zabarteren bikoteak Legebiltzarrean salatu du Ertzaintzak “oztopoak” jarri dituela

Amaya Zabarteren senarrak Legebiltzarrean salatu du Ertzaintzak bere emaztea zauritu zuenetik “oztopoak” jasan behar izan dituztela gertatutakoa argitu eta arduradunak aurkitzeko saiakeran. 2024ko martxoaren 5ean Realaren eta PSGren arteko futbol partida hasi aurretik, Ertzaintzak larri zauritu zuen Amaya Zabarte.