Maderas de Llodioko langileek itxialdia egin dute ostiral honetan herriko udaletxean enpresak aurrera eraman nahi dituen kaleratzeak salatzeko. Ostean, erakunde publikoen esku-hartzea eskatu dute, jakinaraziz oraindik ez dutela euren proposamenik jaso eta argi utzi dute arazoa ez dutela haiek sortu, baizik eta lantokiak Aiaraldetik kanpo eraman nahi dituztenek.
