Vanesa Nuñez esku-hartze sozialeko langilea eta ELAko delegatua izan da Hamaikako platoan, zaintza sektoreari buruz hizketan. Hitzarmen kolektiboen negoziazioa, lan-baldintzen gabeziak eta publifikazioaren aldeko aldarria jorratu ditu, besteak beste.
Nuñezek soldaten igoera, ratioen jaitsiera eta lan osasunari erreparatzea beharrezkoak direla azpimarratu du, hori guztia arreta publifikatzea ere badela argudiatuz. "Zaintzak zerbitzu publikoak dira eta guk langile publikoak izan behar dugu", baieztatu du.