Gasteizko Alde Zaharreko 10 familia etxegabetu nahi dituzte. Zehazki Berakah-k etxebizitza bloke oso bat hustu nahi du, bertan bizi diren familiei inolako alternatibarik eman gabe.
Duela pare bat hilabete jaso zuten gutun bat esanez euren etxeak urriaren 31a baino lehen utzi behar zituztela. Hala ere, ordutik, familiek ez dute inolako prozesu judizialen berri izan, eta beraz, azaldu dutenez etxegabetzea gauzatzea “guztiz ilegala” izango litzateke. Horrenbestez, auzokideek alternatiba duin eta iraunkorra lortu ezean euren etxeetan gertauko direla ohartarizu dute.