Euskal Herriko Gazte Feministek Baterajotzea egin dute asteburuan, Zaldibarren. Egungo jokaleku politikoa aintzat hartuta, elkartzeko beharra zegoela azpimarratu dute. Hiru egunotan zehar, mahai-inguru, tailer, kontzertu eta bestelako eskaintzak izan dituzte, eta horien bidez, konspiraziorako, eztabaidarako eta gozamenerako espazio bat sortu dute.