GUREAN GAUR

‘Amazoniak. Antzinako etorkizuna’ erakusketa ikusgai da San Telmo Museoan

San Telmo Museoan ikusgai da Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketa, Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroak ekoitzia eta Claudi Carrerasek komisariatua. Lurraldearen, hirien eta Amazoniako komunitate indigenen aberastasun natural eta kulturalean murgiltzen gaitu, planetaren etorkizunerako funtsezkoa den eskualde baten artea, pentsamendua eta eragin ekologikoa ezagutzeko. Erakusketak Amazoniako ahotsak bildu ditu, Maloka hango eraikin tradizionalaren barnean, naturarekin bizitzeko, hazteko eta erlazionatzeko beste modu batzuk planteatzen dituztenak. Apirilera arte egongo da ikusgai, eta bitartean hainbat jarduera ere egingo dituzte.