GUREAN GAUR

Olaso-Dorrea Fundazioak artxiboa handitu eta elikatzeko zazpi objektu berri jaso ditu

Olaso Dorrea Fundazioak agerraldia egin du Etxe Museoaren bilduma eta Fundazioaren artxiboa handitzen eta aberasten hasi dela jakinarazteko. Azaldu dutenez, objektu, pieza eta dokumentu “esanguratsuekin” aurreko mendetik gaur arteko memoria proiektua lantzen ari dira, eta horretarako, euskal abertzaletasunaren familia ezagunekin harremanetan daude.