Nafarroako fiskaltzak helegitea aurkeztuko du adingabe baten salerosketaren aferan. Tuterako epaile batek artxibatu egin zuen pasa den astelehenean, hilaren 10ean, udalerriko bikote batek ustez bere 14 urteko alaba saldu izanaren inguruko auzia, baina lurraldeko fiskaltzak erabaki horren aurkako helegitea jarriko duela jakinarazi du asteazken honetan.