Iratxe Sorzabal euskal presoak Guardia Zibilak 2001ean egindako torturen kasua berriz irekitzeko eskatzea erabaki du, Espainiako Auzitegi Nazionalak pairatutako “tratu gizagabea” onartu ostean. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak salaketa berriz ireki behar dela defendatu du. Espainiako epaitegietara joko dute lehenik, eta horiek urratsik eman ezean, nazioarteko bideari ekingo dio Behatokiak.