Maite de Felipe Suso

Antiabortistek klinikaren aurrean isilean otoitz egiten zutela azaldu dute

Askabide klinikaren aurrean protesta egiten zuten antiabortisten aurkako bigarren epaiketa eguna izan da astearte honetan. Saioan, 21 akusatuek deklaratu behar zuten, baina euren abokatuek egindako galderei bakarrik erantzutea erabaki dute.