Uxue Garro
Entrevista

Intza Gurrutxaga, EHE: "Euskara lehentasunera ekarri behar da, arlo guztietatik"

Intza Gurrutxaga eta Iraia de la Torre izan dira Hamaikako platoan. EHEeko kideek euskararen egungo egoerari buruzko gogoeta egin dute, euskal hizkuntzaren Pizkunde berri bat aldarrikatu dute eta datorren abenduaren 6an Durangon egingo duten manifestazio nazionalerako deialdia luzatu dute, beste behin ere.

Gurrutxagak euskararen egoera "larria dela" baieztatu du eta beharrezkoa dela "lehentasunera ekartzea", izan maila indibidualean zein kolektiboan, baita erakunde publikoen aldetik ere. Gainera, lehen Pizkundean egoera are "larriagoa zela" gogorarazi du, baina "lortu zen hortik irtetea eta gaur gu hemen baldin bagaude euskaraz hitz egiten, milaka euskaltzalek urte guzti hauetan eginiko borrokari esker da".