Bizkaiko Garraio Partzuergoak onartu du garraio publikoaren hobariak 2026ko otsailaren 20ra arte luzatzea.
14 urtera arteko haurrentzako garraioa doakoa izaten jarraituko du, eta “Gazte” titulua duten gazteek %50eko deskontua izango dute. Gainerako abonuek eta bidaia-txartelek %40ko murrizketa izango dute.
Pasa den hilabetean onartutako hobari-politikak, 2023ko abenduaren 28an onarturiko dekretuaren atzerapena konpentsatzea du helburu. 2024ko otsailaren 20an ezarri ziren neurriak eta hauek urtebeteko iraupena zuten. Ordura arte Bizkaiko Garraio Patzuergoko erabiltzaileek ezin izan dituzte lehen bi hilabete horiek berreskuratu.
Horrela, 2026ko hasieratik otsailaren 20ra arte, metroak, autobusek, tren-zerbitzuek eta Bizkaiko garraio-sareko bestelako operadoreek oraingo deskontu berak mantenduko dituzte.