Udane Arbeo

Hirugarren batek salatu du Ertzaintzaren jaurtigaiak lepoan jo zuela Real-PSGren aurretik

2024ko martxoaren 5ean Realaren eta PSGren arteko Champions Leagueko partidaren atarian poliziak kargatu eta larriki zauritu zituen zenbait lagun: Amaya Zabarte, Maria Martin eta orain hirugarren batek salatu du, 50 urteko emakume batek.

Anoeta inguruan oso gertu paseoan zebilela, SIR-X jaurtigai batek lepoan jo zuen. Hirugarren biktima honek esan du, 50 metro ingurura egin ziotela tiro, eta foam jaurtigailua bera etxean gordeta daukala.