GUREAN GAUR

Donostiako Alde Zaharreko Gazte Asanbladako 6 gazte deklaratzera, pleno aretoko liskarrengatik

Gertaera ulertzeko maiatzera egin behar dugu salto. Maiatzaren batean Urgulleko Guardetxea okupatu zuten, eta Alde Zaharreko gaztetxea ireki. Donostiako Udalak, baina, eraikina husteko salaketa aurkeztu zuen. Horren aurrean, maiatzaren 29an hamarnaka gazte Donostiako Udal Plenora joan ziren Udal Gobernuari berriro ere bilera eskaera bat egiteko eta Guardetxearen esleipen baldintzak adosteko eskaera egiteko. Aurretik ere hainbat bilera eskaera egin omen zituzten, baina ez zuten inolako erantzunik jaso. Udaltzaingoa, ordea, gazte haiei oldartu zitzaien.