Bizitegi proiektua aurkeztu du Seaskak astearte honetan Baionan. Bertako Hotel des Basques eraikinean 18 metro koadroko 16 estudio erabilgarri egongo dira, prezio eskuragarrian, ikasle eta sasoilarientzat.
Bizitokien azpiko gunean euskararen aldeko apustua egin dute. Hain zuzen ere, bertan kokatu dituzte Taupa, Plazara, Euskal Hedabideak, Elkar eta Euskal Konfederezaioaren bulegoak, beste batzuen artean. Erik Etxartek, Seaskako lehendakariordeak, azaldu du “euskalgintzaren beharrei egokitutako lan eremua” izango dela, “eragileen artean lankidetza, mutualizazioa, esperimentazioa eta sorkuntza bultzateko gunea”.