Bertan behera utzi dute Izarran ostegun honetarako aurreikusita zegoen etxegabetzea. Hala adierazi dute Izarra eta Gorbeialdeko herritarrek. Azaldu dutenez, alokatzailearen eta alokatuen arteko akordioa sinatu dute, eta hortaz, lau adin txikiko dituen familiak ez du etxetik alde egin beharko.