Larunbat honetan, ASKE jaialdiaren lehen edizioa egingo da Atarrabian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaialdiak Palestinaren aldeko jarrera hartu du, herri horrekiko elkartasuna adierazteko helburuarekin.
Askatasuna ardatz duen jaialdia da ASKE, eta oraindik hasi ez den arren, dagoeneko bere lehen aldarria plazaratu du. Antolatzaileek azaldu dutenez, “ekiteko eta praktikara jauzi egiteko konpromisoa” hartu dute, eta horren ondorioz, lehen edizio honetan Israelgo produktuei boikota egingo dietela iragarri dute.