Amaia Mayor, SATSE: "Aurretiazko erretiroa eskatu dugu beste lanbide batzuetan bezala"

Amaya Mayor SATSE sindikatuko EAEko idazkari nagusia izan da Hamaikako platoan, osasun sistema publikoaren egoerari eta erizainen lan baldintzei buruz hizketan.

Azken honi dagokionez, Mayorrek erizaintza oso alor feminizatua dela gogorarazi du eta horrek baduela bere eragina langileengan. Izan ere, kontziliazio neurriak "emakumeon hartzen ditugu gehienetan" eta horrek soldata-arrakala sortzen du. Bestalde, beren lan-bizitza osoan zehar "higadura handia" jasaten dutela ere ohartarazi du, gaixotasunarekin eta heriotzarekin harremanetan egoteagatik, besteak beste. Hori dela eta, ordainsarian eraginik izango ez lukeen aurretiazko erretiroa eskatu ahal izatea aldarrikatzen du SATSEk.